Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

HOSTO NABARREAN

 

Hosto nabarrean

mordoa, ardoaren esperantza, berdin aurpegi masailean

urrezko bitxiaren itzala, neskaren

belarritik dilindan.

 

Eta libre geldituko naiz.

 

Aisa sartzen da

aretzeak arrankatu

katean.

 

Ardurarekin.

 

Ereileak maite du

emakume bat ikustea

egunean lotan

jersei gainean.

 

Aho alemana

ez da harmoniosa,

baina musuek

goxoki darauntsate

bizar ziztagarrian.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001