Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

NEGUA

 

Zatoz eta estali, fantasiazko magoa,

hodei eta ametsekin

emakumeen zentzu hauskorra,

eta babestu onen betiko atsedena.

 

Gizona, etxeko argitan, gogotik laketzen da

bere egitasmoan eta biharko egunean,

ez du kezka ezta atsekabeetan

sobera pausatu nahi,

 

iparreko haizeak, nire etsaiak,

bazterrak izotzetan gogortzen dituenean,

gizakiei burla eginez

bere kantu ikaragarriaren hotsarekin.

 

Eta suntsitzen ditu gure hiriak,

harresiak eta baso isilak,

baita nire arima bera,

kantuaren erdian, guztigaizkile horrek.

 

Furioski jotzen du ibaiaren kontra,

hodei beltzak barreiatuz,

harana zorabiatzen da eta, orbela bezala,

mendietarik beheiti erortzen da harkaitza.

 

Bizidunen artean gizakia

piadosoena da, baina kanpoan

galerna izanez, bere baitan gelditzen da

etxola seguruan, libre jaiotakoa.

Eta jeinu onen artetik

bat gelditzen zaio ondoan benedikatzeko,

jeinu txarrak badabiltza ere,

maitasunak beti maite du.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001