AGURRA
Afruntupean hilko naizenean, nire arima zinikoez
mendekatu gabe, beheiti egonda,
bekaitzaren jeinuak garaituta,
hilobi hauskorrean,
orduan ahaztu nitaz, orduan ez salbatu galbidetik
nire izena, eta zu bihotz ona
lotsa zaitez, laudatu zintudana,
baina ez lehenago!
Ez ote dakit? Hainbat gaizto zuretzat
aingeru guardakoa, aurki
Herioaren izpiritu guztiek
hautsiko dizkidate bihotzeko kordak.
O urdin zaitezte gaztaro ausartaren
ile kizkurrak! Bihar baino hobeki gaur
...hemen gurutzebide desertuan,
min hilgarriak lurrera bota nau.