BERE SENDAPENA
Zure laguna, o natura, sufritzen da, lotan,
eta berandu zatoz, zu, guztien bizigarria? Ai, zuek,
eterren aire boteretsuok ez duzue sendatzen.
Zuek ere ez, eguzki argiko iturriok?
Lurreko lore guztiek, landareen
fruitu eder guztiek, ez dute goxatzen
bizi hau, zuek, jainkook,
maitasunean hazitakoa?
Ai! Bizi atseginak arnasan dihardu
hitz ederretan, lehen bezala,
distira daukate maitearen begiek
amultsuki zuri begira, o natura!