PALINODIA
Zergatik inguratzen nauzu, lurra, zeure berdeaz?
Zergatik ukitzen nauzu, haizeñoa, lehen bezala?
Zuhaitz punta guztietan darauntsa ...
Zergatik esnatzen didazue arima? Zergatik
iratzarri iragana? Erruki nire hautsez
eta utzi lasai, burlatzen zarete!
O segi ezazue!
Paturik gabeko jainkoak! Ari zaitez,
zeuen gaztetasunean, zahartzen denaren gain
eta nahiago baduzue hilkorren bat,
hor dituzue birjinak,
eta heroi gazteak. Ederragoa da
argia zoriontsuen aurpegian,
hobeki hots egiten dizue
arduragabekoen kantuak.
Ai! Kantuaren iturria errazago
zebilkidan lehen, pozaren garaian, bihotzean,
zerukoa begietan nuela
Barka, barka, jainko on
beti bezalakoak, lagundu niri
iturri garbiak maite nituelako...