Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

EDUARDORI

 

Adiskide zaharrak, goiko izar hilezinak,

galdetzen dizuet, heroiak! Nondik dator

ni horren menpeko izatea eta boteretsuak

niri berea deitzea?

 

Eskaintzeko eta galtzeko gutxi daukat

baina zorion maite bat,

bakarra, egun jorien

oroipena, gelditu zait.

 

Eta hori, nire lira baita, berak aginduko balit,

orduan eramango nuke berak nahi tokira

eta kantari segituko nioke,

ausarten heriotzaraino ere, lagunari.

 

Mugitzen zaitu ekaitzak, baita deitu ere,

heroien nagusiak goratzen zaitu, o har nazazu

zurekin, harekin, eta jainkosari

irribarretsuari eman emaitza arin hau!

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001