Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

ONDU DIRA, SUTAN BAINATURIK

 

Ondu dira, sutan bainaturik, egosiak,

fruituak, lurrean sakabanatuak, eta lege bat da

dena itzuli behar dela, sugeak bezala,

profetikoki, ametsetan

zeruko mendietan. Eta asko

mantendu behar da

egur zama bat

bizkarrean bezala. Baina xenda

txarrak dira. Zaldiak bezala

doaz elementu presoak

eta lurreko lege zaharrak. Eta beti

solte badabil desio bat. Asko, berriz,

mantendu behar da. Fidelki halabeharrez.

Ez dugu atzera ezta aurrera

begiratu nahi. Seaskan egon,

itsasoko txalupa dudagarrian bezala.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001