Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

EGUNERO BIDE EZBERDINETIK, BAI...

 

Egunero bide ezberdinetik, bai, banoa,

orain basoko berdera, orain iturrira,

arrosak diren harkaitzetara,

menditik zelaiari begira, baina inon

 

ez zaitut argitan aurkitzen,

eta airean galtzen zaizkit hitzak,

lehen, zurekin, hitz

 

 

Urrun zaude, aurpegi saindua!

Eta zure bizitza gauzatzen da

nigandik urrunegi eta, ai,

non zaudete kantu magikoak,

 

zeruko bakea eragiten zenidatenak?

Zeinen aspaldi! Zeinen aspaldi! Gaztea zahartu

eta lurra bera, lehen irribarrez zitzaidana,

aldatu egin da.

 

Ongi ibili! Arima egunero berezi

eta zuregana doa, eta zuregatik

negarra dagi begiak, garbiki so egiteko

zauden lekura.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001