![]()
|
Poemak
UDABERRIARI
Beso indarrak zimeltzen era zahartzen ikusia naiz, ene bihotza, zu ez zara oraindik zahartzen; Dianak bere maitea, zeruko poza, iratzarri duen bezala, lotik atera zaitu. Nirekin esnatzen baita gaztaro sutsu berri baterako, nire arreba, natura goxoa. Nire haran maiteak irribarrez zaizkit eta ni re baso are maiteagoak, txori kantuez eta aire bihurriz beterik, oihuz ari dira nire aurrean, diosal atseginaren gozamen basan. Bihotzak eta landak gaztetu egiten dituzu, udaberri saindua, Diosala zuri! Denboraren lehen umea! Udaberri deliziosa. Natura ederraren ernatzailea! Guztimaitalea! Diosala zuri! Diosala! Lotura hautsita, ibaia kantuan ari zaizu, ertzeak durundan dauzkala; eta gazteok oihuka goaz ospatzen zaituen ibaira, bere arnas maitagarria bularrean edukiz, urekin batean lasterka, zuri arreba esanez.
Arreba! Milaka pozekin, hain ederki, dantzan, ai! maitasun ederra eter irribarretsuan, zeure lurrera hurbildu egin zara, gazte zerutiarra, Eliseoko haranetarik etorrita makilatxo magikoarekin. Ez ote dugu ikusi nola agurtzen duen bere maite harroa, egun saindua, itzalak garaituta, mendietan gaindi sutan, zilarrezko haizeen belo gorriarekin estalia, begira dago itxaron goxoan, haren aurrean nola izekitzen den eta bere haur baketsuak, guztiak, loreak, basoak, alorrak eta mahasti berdatuak...
Lotan zaude, lotan, zure haur baketsuekin, ama lurra! Aspaldi bildu ditu Heliosek suzko zaldiak eta zeruko heroi zaindariak, Pertseo eta Herkules, isilik badabiltza. Gaueko arnasaren murmurioak garitegietan zehar doaz, urruneko errekek beren sehaska kantak xixtukatzen…
Poemak |