Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

GURE POETA HANDIEI

 

Gangesko ertzeek aditu zuten jainkozko

poza, Bako gaztea, lur guztien inbasorea,

iritsi eta, ardo sakratuarekin,

jendea iratzarri zuenean.

 

Iratzarri zuek ere, poetak, iratzarri modorratik

oraindik lotan daudenak, eman legeak,

eman bizia. Garai ezazue, heroiak! zuek bakarrik

daukazue inbaditzeko zuzenbidea, Bakok bezala.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001