Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

MALKOAK

 

Zeruko maitasun xamurra! Ahaztuko bazintut

eta zuek, patuz jotakoak,

sutsuak, hautsez beteak,

hutsak eta desertuak,

 

irla maiteak, mundu miresgarriaren begiak!

Nire axola bakarra zarete,

zuen kostaldea, soilik zerutiarrak

maitatzeagatik amodioa penatzen duenekoan.

 

Sainduek eta heroi suminduek

otoiz egin dute, edertasunaren egunetan;

zuhaitz asko eta hiriak

bertan mukuruka zeudenean,

 

gizon pentsakor bat bezala; orain

heroiak hil dira, amodio irlak kasik

desitxuratuak. Hala baita maitasuna,

zoroa eta engainatua, nonahi.

 

Malko beratzak, ez ilundu erabat

begi argiak; uztazue, tronpagarri, lapur horiek,

ni nobleki hil nadin, oroipen bat

nitaz haratago bizi dadin.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001