Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

HERIOTZA ABERRIAREN ALDE

 

Hor zatoz, guda! Gazteak jaisten dira

olatuen pare mendixketarik haranera,

bertan estrangulatzaileak daudela,

beren arteaz eta besoaz seguru;

 

baina seguruago datorkie gazteen arima,

zuzenek jotzen dute magoek bezala

eta beren aberri kantuek

geldiarazten dituzte ohorerik gabekoen belaunak.

 

O, har nazazue, har nazazue, lerroetan

ez nadila hil heriotza arruntez!

Alferrik hiltzea ez dut nahi,

maite dut aldare gainean erortzea,

 

aberriaren alde, bihotzeko odola isurtzea

aberriaren alde, auri izango da!

Zuengana nator, bizitzen eta hiltzen

irakatsi didazuen horiek, zuengana nator!

 

Zenbat aldiz, eguzkipean, nahi nuen zuek ikustea,

o aro zaharreko heroiak eta poetak!

Orain agurtu ezazue arrotz umila

eta anaiartean gaude hemen behean.

 

Garapen abisuak datoz, guda

gurea da! Bizi zaitez, o aberria!

Ez zenbatu hildakoak! Zuregatik

ez da batere sobera erori.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001