PoemakFriedrich Hölderlin euskaratzailea: Eduardo Gil Bera Erein, 2001
BIZIPASA
Ene gogoa goiti zihoan, baina maitasunak
agudo apaldu zuen eta minak bortizkiago makurtu;
honela zeharkatzen dut biziaren arkua
eta itzultzen naiz abiapuntura.