Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

POETA HIPOKRITAK

 

Faltsuak, hotzak, ez mintzatu jainkoez!

Adimena duzue! Ez duzue Heliosengan sinesten,

ez Zeus ezta itsasoko jainkoagan.

Lurra hila da, zeinek eskertzen ahalko dio?

 

Kontsola zaitezte jainkoak! Oraindik apaintzen duzue kantua,

zuen izenetarik dagoeneko arima joan den arren

eta hitz handi bat beharrezkoa denean,

ama natura! zurea aipatzen da.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001