POETA GAZTEEI
Anaia maiteak, gure artea onduko da, apika,
gazterik luzaz irakin baitu
edertasunaren bakeraino;
izan piadosoak, grekoa zen bezala.
Jainkoak maitatu eta, amultsuki, hilkorrez gogoratu.
Gaitzets horditasuna, hozkeria bezala! Ez irakatsi, ez deskribatu!
Maisuari beldur badiozue,
aholkua eskatu naturari!