MUTIKOA NINTZENEKOA
Mutikoa nintzenean,
askotan salbatu ninduen jainko batek
giza oihu eta aginpidetik.
Seguru eta ongi jostetan
basoko loreekin,
zeruko arnasak
nirekin ari ziren.
Nola pozten zenuen
landareen bihotza,
zure aldera
beso finak luzatzen zituztela,
horrela poztu duzu nire bihotza
aita Helios, eta Endymion bezala
zure maitea nintzen,
ilargi sakratua.
Jainko fidelak,
jainko onak,
jakingo bazenute
nola maite egin zaituzten nire arimak!
Egia da ez zintuztedala izenekin
deitzen eta zuek ez ninduzuen izendatzen
gizakiek egin bezala,
elkar ezagututa.
Baina zuek ezagutzen zintuztedan
sekula gizakiek ezagutu baino hobeto,
eterraren isiltasuna ulertzen nuen,
giza hitzik ez dut sekula ulertu.
Hezi ninduen basoaren
soinu harmonikoak,
maitatzen ikasi nuen
lore artean.
Jainkoen besoetan hazi egin nintzen.