Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

POETAREN DEIA

 

Ganges ertzeek pozaren jainkoaren

garaipena aditu zuten Bako gaztea,

dena inbaditu ondoren, Indusera iritsi zenean,

ardo saindua ekarrita, jendeak iratzarriz.

 

Ez al dituzu esnatuko, o argiaren aingerua,

oraindik lotan daudenak? Emazkiguzu legeak

eta bizia, maisua, zuk, Bakok bezala,

inbasiorako zuzenbidea duzulako.

 

Axola gutxi du giza ohituren zorteak,

bai zeru zabalean nola etxeetan,

nahiz gizakiak hobeki zaintzen eta elikatzen

jakin animaliak baino! Zeren besterik

 

baita poeten ardurapean fidaturik dagoena.

Goienari gagozkio

pozik dauden gogoengandik

hurbilago egon dadin, beti gure kantu berrietan.

 

Ez da on jakintsuegia izatea. Eskerronak

ezagutzen du zerua, baina ezin du bakarrik mantendu;

gogotik elkartzen da besteekin,

hori ulertzen laguntzeko, poeta bat.

beharrezko badu, beldurrik gabe dagoke gizakia

bakarrik Jainkoaren aurrean; xalotasunaren babesean.

Ez du arimarik ezta amarrurik behar

Jainkorik ezak lagundu arrean.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001