ROUSSEAU
Gure eguneko denbora mugatuegia da,
izaten, ikusten, harritzen, jada gaua da.
Lotan gaude eta izarrak bezala
pasatzen dira jende guztien urteak.
Batzuek beren denboraz harat dakusate,
jainko batek urruna erakutsita, baina ertzean
zaude, zureentzat eskandalua,
itzala, inoiz ez dituzu maite.
Eta aipatzen dituzunak, non dira
lagunduko zaituzten berri horiek?
Inoiz ere ulertaraziko duzu
zure hitzaldi bakartia?
Bizi egin zara... zu ere bai, zuri ere
urruneko eguzkiak argitzen dizu kopeta
eta aro ederragoko izpiek
aurkitu egin dute zure bihotzerako bidea.