Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

BIZI ADINAK

 

Eufratesko hiriak!

Palmirako kaleak!

Basamortuko habe basoak!

Zertaratu zarete!

Koroak kendu dizkizuete

zeruko tximistek,

arnasa hartzen dutenei

emandako mugak

gainditu dituzuelako.

Baina orain lainopean nago

(laino bakoitzak bere bakea duela)

haritz ondo landuen erdian,

basahuntzaren landan, eta arrotzak

eta hilak iruditzen zaizkit

dohatsuen izpirituak.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001