Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

ILUNABARRA

 

Non zara? Arima mozkorrak nahasten dizkit

zure delizia guztiak; oraintxe aditu

dut, urrezko soinuak balira bezala,

eguzki gazteak bere arratsezko kanta,

 

bere zeruko liran, jotzen duela.

Basoek eta mendiek inguruan hots egiten zuten,

baina bera urrunera joan da, oraindik

ohoratzen duten jende piadosagana.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001