HARITZAK
Baratzeez kanpoan zuengana noa, mendiko alabak!
Baratzeez kanpoan bizi da natura, lasai eta etxekoia,
lantzaile eta landua, gizaki langileekin batean.
Baina zuek, maiestatikoak, titanen herri bat bezala zaudete
mundu heziagoan, soilik zuen buruari eta zeruari obedituz,
honek bazkatu eta hazi, eta lurrak sortu zaituzte.
Zuetariko inor ez da giza eskolan egondakoa,
zuen kabuz, alai eta libre, erro sendoetarik diharduzue,
arranoak harrapagaia hartu bezala, beso bortitzez,
hodeien kontra
goratuz zuen koroa eguzkitsua, zabal eta handi.
Bizi zarete, bakoitza jainkosa bat, elkar eta libreki.
Esklabutza jasan baneza, ez nuke baso hau inbidiatu
eta jarriko nintzateke gogotik bizi sozialean.
Maitasunaz laxatzen ez den bihotz honek bizi sozialari
lotuko ez banindu, zeinen gogotik egingo nintzen haritza!