Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

OTOITZA

 

Esperantza! Ona eta bihotz altxagarria,

tristearen etxea erdeinatzen ez duzuna,

noblea, hilkor eta zerutiarrean artean

gogotik ari zarena,

 

non zaude? Gutxi bizi izan naiz, baina hotza da

nire arratsaren arnasa, isilik, itzalak bezala,

banago hemen eta jada mutua

lokartu zait bihotz ikaratia bularrean.

 

Haran berdean, iturri freskoa

menditik beheiti durundatzen denekoan,

azafrana delikatua udazken argitan dela,

han, bakean, sendagarria zu, nahi nuke

 

zure bila ari; edo gauerdian,

bizi ikusezina basoan dela

eta nire gainean izar seguruak,

beti pozik, distiratzen direla.

 

O, eterraren alaba, ager zaitez

zure aitaren lorategitik eta zorion

hilkorra ezin badidazu agindu, ikara,

ikara iezadazu, beste batekin, nire bihotza!

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001