Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

ASKO DAGI ORDU ONAK

 

Asko dagi ordu onak.

Zozoak oihuz ari dira

olibondo zelaian,

atzerri maitagarrietan,

haranean,

eguzkia denean.

Eta lurreko bihotza

arrailtzen da [ariztimuino inguruan,

distirako bazterretik,

erreka etorria, igandetako

dantzetan]

atari abegikorrak direnean,

arrosaz apaindu kalean.

Sorlekua sumatzen dute

[arroka nabarretarik

zilarrezko ura murmurioka]

Charenteko belardi hezeetan.

 

[Zentzu zuhurrez baliatuz. Baina

airea zabaltzen denean]

eta ipar haizeak

begiak zorrozten dizkienean, badoaz hegaka.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001