![]()
|
Poemak
LIBERTATEARI
Infernuko atarian, pozez kantari, irakatsi diet itzalei mozkortasuna, ikusi bainuen, mila artean berezia, neure jainkosaren jainkotasuna. Gau itzelaren ondoan, ozeanoa gorrituz doala dakusan pilotuaren antzera, Eliseoko basoa ikusten dute zoriontsuek. Miresten zaitut o mirari maitea!
Aztore eta arranoak, beren errautsa ahaztuta, hegalak biltzen dituzte, errespetua eskainiz. Diamantezko oreinak gidatzen du lehoi pare bat, jainkosaren aurrean. Erreka basak gelditzen dira, nire bihotza bezala, beldurrezko pozaz. Ipar haize ausarta desagertu eta lurra tenplu bilakatu zen.
Ai, nire omenaldi fidelaren ordainez, erreginak eskuineko eskua luzatu dit, eta, indar magikoak zeharkaturik, nire gogoak eta bihotzak adoratzen dute. Erregeen epaileak zioena betiko durundatzen da gogo honetan, betiko sortutako eskualdeetan; entzun, izpirituak, amak esandakoa:
“Kaos zaharreko zalantzan, alai eta basa, Bakoren sazerdotisen moduan, gaztaroko plazerek engainaturik, libertateko erregina neritzon neure buruari. Baina, elementu askatuen eztabaidan, suntsipenaren ordua sortu zen, eta nire legeak amaigabea deitu men nebarrebazko paktua egitearren.
Nire legeak ez ditu hiltzen bizi fina, adore ausarta ezta poz koloretsua; bakoitzak dauka maitatzeko zuzenbidea, betetzen amodioaren lege goxoa; libre eta harro, etengabeko ibileran, indar erraldoiak egindako bide zabalean; maitasunaren behar goxoak eramana, ahuldadea ezkutatzen da mundu handian.
Erraldoi batek desegin dezake nire arranoa? Jainko batek gelditzen ditu ekaitz harroak? Tiranoaren dekretuak harrituko al du itsasoa? Etengo al du izarren ibilera? Berak sortutako idoloez arduratu gabe, bere paktuari fideltasun haustezinean, baita maitasun lege sainduei, munduak libre bizi du bere bizi sakratua.
Orionen arma distiratsuek, beren zuzenbidezko maiestateaz pozturik, ez dituzte Tindarida arrebak suntsitzen, lehoiak ere agurtzen ditu amultsuki. Poza banatzea, Jainkoaren legea, atsegin zaio Heliosi, irribarrez bidaltzen lur maitatura bizi gaztea eta ontasun oparoa.
Berak sortutako idoloez arduratu gabe, bere paktuari fideltasun haustezinean, baita maitasun lege sainduei, munduak libre bizi du bere bizi sakratua. Bat bakarrik erori da, infernuko lotsak markatuta, aski sendoa biderik ederrena hautatzeko, gizakia arrastaka doa uztarri astunpean.
Ai, izakien jainkozkoena zen. Ez gaitzets, natura fidela; bere baitan dakar indar heroikoaren arrastoa, sendo eta miresgarri jaikitzeko. Agudo, sortzapenaren ordu berria, irribarre egizu, urrezko aro goxoa! Paktu eder eta aldaezinean, amaigabeak ospatzen zaitu”.
Anaiok! Berantetsia ore da ordua? Anaiok! Miserableen jendetzagatik, lotsagandik sortutako bilobengatik, erregezko esperantzengatik, gogoa betetzen duten ongiengatik, heredaturiko jainkozko botereagatik, Anaiok! Ai! Gure amodioagatik, mugatasunaren erregeok, iratzarri!
Denboren jainkoa! Sargorian freskoki haizatzen gaituzte zure kontsolabideek. Aurpegi xurigorri irribarretsuak guri hegira arantzazko bide hutsean. Aitzinekoen ohorearen itzalak eta libertatearen azken hondarra desegindakoan, nire bihotzak negar mingotsa dagi eta babesten da bere mundurik ederrenean.
Denborak harrapatu zuena bihar loratuko da berriki. Suntsipenetik udaberria sortzen da, uhinetarik dator Urania; izar zurbilak burua apaldutakoan, Hyperion abiatzen da lasterketa heroikoan. Ustel zaitezte esklabuok! Egun libreak goratzen dira, irribarrez, zuen hilobien gainetik.
Minosen jauregi larrietan, aspaldian errefuxiatu zen Zuzenbidea, negarrez. Begira! Amazko laztan batean musukatzen ditu lurreko semeak. Ai, Katonen jainkozko arimak triunfatu ziren Eliseon, gazteriaren bandera harroak airean, armadak merezi du ospearen tenplua.
Jainkoen altzo onetik ez du euririk ari harrokeria alferraren gainean, Zeresen alor sakratuek benedikatzen dute andere morenoa, uzta biltzen duena; mahasti beroan, altuago aditzen da mahasbiltzaileen kantua, axolaren hegalak ez ditu profanatzen pozak sortutakoak, gozoz eta irriz.
Zerutik dator amodioa, gizonen kuraia eta gogo noblea hazten dira, eta berriro dakarzu jainkoen aroa, naiftasunaren umea! konfiantza goxoa! Fideltasuna garaitzen da! Lagunen salbatzaileak, zedroak bezala, maiestatikoki, erortzen dira eta aberriaren mendekariak triunfalki doaz mundu hobe aldera.
Jada, etxe hertsian sartuta, bakean dautza nire hezurrak! Esperantzaren kaliza dastatu dut eta egunsenti onean aplakatu naiz! Hara, lainorik gabeko urruntasunean, libertatearen helburuak agurtzen nauela! Han, zuekin, erregezko izarrok, nire lauteak besta handiagoa egingo du!
Poemak |