BUONAPARTE
Poetak dira biziaren ardoa,
heroien izpiritua gordetzen deneko
ontzi sakratuak.
Baina gazte honen izpirituak
ez ote du lehertuko
eduki nahi lukeen ontzia?
Utz dezala ukitu gabe poetak
naturaren izpiritua bezala.
Halako gaian, maisua morroi bihurtzen da.
Ezin da poemetan
bizi eta iraun,
munduan bizi eta dirau.