PARKEI
Uda bat bakarrik baimen iezadazue, o boteretsuak!
Eta udazken bat nire kantuak ontzeko,
nire bihotza, joko goxoez asetua,
errazago hil egin dakidan!
Bizirik, jainkozko zuzenbiderik ez zuen
arimak ez du atsedenik izango infernuetan.
Baina lortzen badut bihotzean dudan
gogo sakratua, poema,
ongi etorri orduan, itzalen munduko isiltasuna!
Kontent nago, lautea utzi behar badut ere;
behin batez soilik bizi banaiz
jainkoak bezala, aski zait.