Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

HYPERIONEN PATU KANTA

 

Argitan zabiltza hor plan,

zola bigunean, jeinu sakratuok!

Jainkoen haize distiratsuek

doi ukitzen zaituztete,

musika jolearen hatzek

korda sakratuak bezala.

 

Paturik gabe, lokarturiko

haurra bezala, bizi dira zerutiarrak;

garbiki gordeta

azal umil batean

loratzen da

beti haien izpiritua

eta begi dohatsuek

argitasun amaigabe

isilean so egiten dute.

 

Baina guri ez zaigu eman

mon atseden hartzea,

gizaki minduak

zalantzan jaisten dira,

itsuak, ordu batetik

bestera,

ontzirik ontzi

botatako ura bezala,

urteetan ezezagunera.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001