JAINKOAK ASPALDI PASA ZIREN…
Jainkoak aspaldi pasa ziren gizaki artean, musa bikainak
eta Apolo gaztea, sendatzen, suspertzen, zu bezala.
Haiek bezala zara niretzat, dohatsu haietarik batek
bizitzara bidali izan banindu bezala nabil, nire heroisaren
irudia nirekin, heriotzaraino, maitasunarekin
sufritzen eta egiten dudan guztian; hori ikasi baitut
harengandik.
Bizi gaitezen, o zu, nirekin sufritzen eta aro ederrago batera
zoazena, ni bezala sinetsia eta fidela.
Hala gara! Eta gu bietaz, jakingo balute,
berriro jeinua ohoratuko deneko denboraz, esango lukete:
bakarti horiek egin zuten soilik jainkoek ezagutu mundu
sekretua.
Jendetza arduratu da hilkorrak ilunpean gelditzeaz,
baina horiek jainkoenganako bidea aurkitu dute,
horiek, beren maitasunari eta izpiritu jainkotiarrei
fidelak izanez,
esperantza, pazientzia eta isiltasunaz, patua garaitu dute.