Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

BERE JEINUARI

 

Bidali break eta fruituak oparotasun ahituezinean,

bidali, jeinu adiskidea, betiereko gaztetasuna!

Estali zure delizietan eta ez utzi atenastarrak

bakarrik eta arrotz bizitako aroa ikus dezan,

harik eta, dohatsuen eremuan, ahizpa alaiak,

Fidiasen garaian nagusi eta maite zirenak, besarkatu arte.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001