Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

AUGUSTE VON HOMBURG PRINTZESARI

 

1799ko azaroak 28

 

Urte abegikorra zure bistatik bereizten da

eta Hesperiakoa balitz bezala

argitzen du neguko zeruak

zure lorategi beti berdearen gainean.

 

Zure bestan pentsatuz, zer eramango

nizun eskerrona bezala,

bidertzean break bildu ditut

zuretzat, o noblea, lorezko koroa egiteko.

 

Baina denbora oparo honek

emaitza handiago bat dakarkizu,

begira, ekaitza badoa mendiz goiti

eta, izar lasaiak bezala,

 

zalantza luzetik, itxurak ateratzen dira.

Uste dut, printzesa, zure bihotza

ez dela bakarra izango

bere poztasunean: heroi bat dagokio,

 

zuregana dator, erramu azpian,

so egizu, jakintsuek ere merezi dute

erramu berori, baita gure aitzinekoek,

biziaren alturatik begiratzen digutenek.

 

Kantari ameskorra, bere irudiko,

txikia da, haut moduan bere tresnaren aurrean;

zorion nobleak eta ekintzek

baita larritasunak esnatzen ez badute.

 

Baina zure izenak noble egiten dit

nire kantua; zure besta, Augusta, ospatuko dut,

altuak gorestea nire ofizioa da, horretarako

Jainkoak emandako mintzoa eta bihotzean eskerrona.

 

O, nire adina hasiko balitzait pozezko egun honetan,

eta zure basoan egin ahal banu kantu bat,

noblea, zure nobleziaren alturan

legokeena, azken finean.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001