![]()
|
Poemak
AGURRA
Banandu nahi genuen? On eta zuzen zelakoan? Ekintzak hilketak bezala ikaratu gintuelako? Ai! Gutxi ezagutzen dugu elkar, jainko bat agintzen du gure baitan.
Traizioa egin horri? Dena, gogoa eta bizia eman zigunari, gure amodioaren jainko babesleari? Hori, hori ezin dut.
Baina munduko gogoak beste okerra uste du beste burdinazko esklabutza, beste legea, eta ohiturarekin, egunez egun arima higatzen zaigu.
Lehen banakien, erroztaturiko beldur itxuragabeak jainkoak eta gizakiak bananduz geroz, odolarekin aplakatzeko, akabatu behar da maitaleen bihotza.
Utzi isilean! Utzi ez ikusten hilgarri hori, bakean eta bakarrik Joan nadin eta izan dadin gure agurra!
Indazu kaliza, pozoi salbatzailea edan dezadan, Letheoko aski hartuta, dena, gorrotoa eta amodioa ahazteko! Joan nahi dut. Akaso, ikusiko zaitut, geroago, Diotima! Baina orduan desio odolustuta egonda, eta lasai, dohatsuak bezala, arroztuak,
aldez alde egongo gara, solasean, gogoetan, zalantzan, baina ahaztutakoa, agurraren leku hau ernatuko zaigu bihotzean,
harriturik begiratuko dizut, ahotsak eta kantuak adituz, lehen bezala, eta urrezko lilia arnastu egingo da errekaz bestaldean guretzat.
Poemak |