Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

 

ORAINDIK ESATEKO DENA

 

Oraindik esateko dena.

Sobera bat-batean

etorri zait zorion

bakarra eta, ezer ulertu gabe,

neure aberastasunean,

itzalera itzuli naiz,

hilkorrei jainko irudi

bat eman diezunez,

zergatik hitz bat? Desanimoak

kantua kendu dit

hortzetik. Aspaldian

zioten poetek

nola kendu zieten jainkoek

beren indarra;

baina guk zoritxarra bortxatu egin dugu

eta garaipenaren jainkoaren banderak ezarri.

Horregatik asmakizunak bidali dituzu.

Sainduak distira dutenak baina zerutiarrak

egunero agertu eta mirariak eginez geroz ,

printze titanek amaren emaitza lapurreta bezala

hartuz, altuagoren batek laguntzen ditu.

 

 

Poemak
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001