ERRAMUA
Sekula ez dut pairatuko! Beti boneta,
haurrezko pausotan, preso baten gisan,
aurrez neurtutako pauso laburretan
egunero ibiliz, sekula ez dut pairatuko!
Giza zortea... nirea ore? Ezin dut eraman,
erramuak erakartzen nau, lasaitasunak ez.
Arriskuak sortzen du giza kemena,
minak goratzen du bular gaztea.
Zer natzaizu zuri, o aberria?
Amaren begirada etsian,
beso amultsuetan,
kulunkatu gaixo ahul bat.
Inoiz ez ninduen kontsolatu edalontziko distirak,
inoiz ez, maitagarri irribarretsuaren begiradak.
Betiko dolu batek itzaliko ore nau?
Betiko antsia zoroak hilko?
Zer zait lagunaren esku fidagarria?
Zer, udaberriko egunsenti goxoa?
Zer, haritzen itzala?
Zer, mahastia loretan, ezkiaren urrina?
Ala Mana zaharra! Ez zaitut inoiz dastatuko,
o pozaren kaliza, ederrago bazara ere,
giza lan bat gauzatu arte,
lehen erramua lortu arte.
Zina larria, begietara malkoak dakarzkidana,
baina aineza bete!
Orduan pozezko irrintziak egingo ditut,
naturaren irribarrea atsegina izango zait.