Antologia
Gloria Fuertes
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017
Autobio
Nire lehen laguna,
inoiz izan ez nuen panpina izan zen.
Nire lehen belarritakoak,
belarrietako bi ospel izan ziren (esana nizuen lehendik).
Nire lehen jostailua, idazteko makina bat
(alokatua), zeinarekin beharra egiten bainuen
helbideak kopiatuz,
gutun-azal bakoitzeko zentimo bat ordaintzen zidaten.
Batzuetan duro bat lortzen nuen egunean.
Nire begiek gosearen usaina zuten
eta ezinezko trizikloekin egiten nuen amets.
Nire neba-arrebek sandaliak janzten zituzten,
zapatilak erosten zizkidaten niri.
Autobio
Mi primera amiga, / fue una muñeca que nunca tuve. / Mis primeros pendientes, / fueron dos sabañones (ya os lo dije). / Mi primer juguete, una máquina de escribir / (alquilada), con la que trabajaba / copiando direcciones, / me pagaban un céntimo por cada sobre. / A veces me sacaba un duro al día. / Mis ojos olían a hambre / y soñaban con triciclos imposibles. / Mis hermanos llevaban sandalias, / a mí me compraban zapatillas.
Antologia
Gloria Fuertes
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017