Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017

 

Sena ibaiko eskaleak

 

Asko daude.

Mantso ibiltzen dira.

Herren.

Sena ibaian bustitako ogia jaten dute.

Xaboirik gabe egiten dute bizarra Sena bera ispilu hartuta.

Adin guztietakoak daude.

Egunaren zati gehienak etzanda pasatzen dituzte,

pipatzen dute, asko pipatu ere,

eta ezkerreko ideiak ere ez dituzte.

 

Eta horra harrigarriena,

emakume eskaleak ere badira.

 

 

 

Mendigos del Sena

Hay muchos. / Van despacio. / Cojean. / Comen pan mojado en el Sena. / Se afeitan sin jabón mirándose allí mismo. / Los hay de todas las edades. / La mayor parte del día están echados, / fuman, fuman mucho / y ni siquiera tienen ideas de izquierdas. // Llegamos a lo más sorprendente, / también hay mendigas.

 

Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017