Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017

 

Egunkarietatik

 

Eskularru bat luzeetakoa,

zazpi metro soka,

bi txirrika alanbre,

hil koroa bat,

lau iltze,

bost duro zilarrezko

motor balbula bat

emakumezkoen idunekoa

gizonezkoen betaurrekoa

umeentzako jostailua,

parrokiako txilina

komentuko beiratea,

erloju baten pendulua

argazki album bat

berunezko soldadutxoak

igeltsuzko San Antonio bat

bi hortzorde

idazteko makina baten ele letra

eta medailoi bat,

horixe guztia zuen ostrukak bere estomagoan.

 

 

 

De los periódicos
Un guante de los largos, / siete metros de cuerda, / dos carretes de alambre, / una corona de muerto, / cuatro clavos, / cinco duros de plata / una válvula de motor / un collar de señora / unas gafas de caballero / un juguete de niño, / la campanilla de la parroquia / la vidriera del convento, / el péndulo de un reloj, / un álbum de fotografías / soldaditos de plomo / un San Antonio de escayola / dos dentaduras postizas / la ele de una máquina de escribir / y un guardapelo, / todo esto tenía el avestruz en su estómago.

 

Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017