Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017

 

Derrigorrezkoa da...

 

Derrigorrezkoa da mitoak edukitzea

eta nik gustura desobeditzen dut,

gustura lisatzen ditut blusak

denbora dudanean,

lagunekin solastatzea lehentasunezkoagoa da eta.

Derrigorrezkoa da arropa onez janztea,

egintza onez —ez da hain interesgarria—.

Derrigorrezkoa da leihotik burua ez ateratzea,

gerra antolatuko balute bizirik egon behar duzu eta.

Derrigorrezkoa da iskanbilak daudela isilaraztea

lantokitik bota zaitzaketelako,

eta egia badiozu ziega prestatzen dizute,

negar-lantua prestatzen dizute, derrigorrezkoa delako...

pertsonen moduan sufritzea,

norbaiti ezinikusia izatea,

pedantea losintxatzea,

tenpluetan galtzerdiak janztea,

seme-alaba dezente izatea,

bihar bueltatzea,

etsaiak edukitzea,

hori guztia derrigorrezkoa da,

eta gainera zoruan tu egitea debekatzen dizute.

 

 

 

Es obligatorio...

Es obligatorio tener mitos / y yo gustosa desobedezco, / gustosa me plancho las blusas, / cuando tengo tiempo, / porque antes es hablar con los amigos. / Es obligatorio presentarse con buenas ropas, / con buenas obras —no interesa tanto—. / Es obligatorio no asomarse a la ventanilla, / porque tienes que estar vivo si organizan la guerra. / Es obligatorio silenciar que hay tumultos / porque pueden echarte del trabajo, / y si cantas verdades la celda te preparan, / te preparan el llanto, porque es obligatorio... / sufrir siendo persona, / guardar rencor, / adular al pedante, / llevar medias en los templos, / tener bastantes hijos, / volver mañana, / tener enemigos, / es obligatorio todo esto, / y encima te prohíben escupir en el suelo.

 

Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017