Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017

 

Gloriaren gutun esplikagarria

 

Irakurle maiteok:

 

Enkusak eta desenkusak eskatzen dizkizuet

eta iradokitzen dizuet barka nazazuela

azken aldian libratu dizkizuedan

eguneko libratze hauengatik.

 

Zuek baino gehiago penatzen naiz ni

nire poema-lerroek beren ama putaren antza hartu badute;

zuek baino gehiago penatzen naiz ni

erditzean sorrarazi didaten oinazeagatik,

esan nahi dut, hain adoregabe eta esnetsu

sor zitezen eragin zuen zergatiagatik.

 

Ez naiz pesimista,

denboraleari nekez eusten ahal dion

zain hedatuen sorta naiz.

 

Ordaintzen didate eta idazten dut,

jotzen naute eta idazten dut,

niri begiratzeari uzten diote eta idazten dut,

gehien maite dudan pertsona beste batekin ikusi eta idazten dut,

egongelan egonean nago, mende luzez, eta idazten dut,

irria sorrarazten diet eta idazten dut.

 

Halako batean inork maite nau eta idazten dut.

Indiferentzia etortzen zait eta idazten dut.

Guztia berdin zait eta idazten dut.

Ez didate idazten eta idazten dut.

Badirudi hiltzera noala eta idazten dut.

 

 

 

Carta explicatoria de Gloria

Queridos lectores: // Os pido excusas y excusados / y os insinúo que me perdonéis / por estas entregas diurnas / que vengo entregándoos últimamente. // Más siento yo que vosotros / que mis versos hayan salido a su puta madre; // más siento yo que vosotros / lo que me han dolido al salir, / quiero decir, la causa por la que, / me nacieron tan alicaídos y lechosos. // No soy pesimista, / soy un manojo de venas desplegadas / que apenas puede aguantar el temporal. // Me pagan y escribo, / me pegan y escribo, / me dejan de mirar y escribo, / veo a la persona que más quiero con otra y escribo, / sola en la sala, llevo siglos, y escribo, / hago reír y escribo. // De pronto me quiere alguien y escribo. / Me viene la indiferencia y escribo. / Lo mismo me da todo y escribo. / No me escriben y escribo. / Parece que me voy a morir y escribo.

 

Antologia
Gloria Fuertes

euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017