Antologia
Gloria Fuertes
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017
Izango duzu zure lur saila
Zaldiak denetik du hiltzen denean,
zartailua ezabatu egiten da haren bizkarretik!
Ez zaitez larrimindu, gizona,
guztiak, ezerk ez baitu irauten.
Egun hori iristen denean,
sosegu handieneko egunean,
orduan,
beti izango da arbola bat
lau ohol adeitsu eskainiko dizkiguna;
oso pobrea izanagatik, hala izan bazara ere
azkenean arra bete lur emango zaizu
zeure burua lasai desegin ahal izan dezazun.
Izango duzu zure lur saila
eta loreak ere izango dituzu,
beste hildakoei euren senideek eramandakoak.
Tu parcela tendrás
El caballo al morir tiene de todo, / el látigo se borra de su espalda! / No te acongojes hombre, / que todo, nada dura. / Cuando llegue ese día, / el de mayor sosiego, / para entonces, / siempre habrá un árbol / que nos ofrezca amable cuatro tablas; / por pobre que seas, que hayas sido, / al final se te dará palmo de tierra / para que puedas tranquilo deshacerte. / Tu parcela tendrás / y podrás disponer de aquellas flores, / que a otros muertos les lleven su familia.
Antologia
Gloria Fuertes
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2017