|
Poema xipiak laxoan
XLVI
Urre-korona galtzea
He! zer! zu hemen, adixkidea? Zu, leku galdu batean! zu, gogamen huts edalea, anbrozia jalea! Egiaz, ene ustegabetzekoa bada hor. — Adixkidea, zaldiek eta karrosek emaiten dautaten lazta badakizu. Arestian, karrika handiaren iragaiten ari nintzalarik, lehia handiz, eta iztilean jauxika nindoalarik, aldi orotarik batean herioa lauhazkan badatorren nahasketa higikorrean hara, ene urre-korona, mogimendu bizi batean, burutik karrikako iztilera lerratu zata. Biltzeko kuraiarik eztut ukan. Ene ikurren galtzea hezurren hauts-araztea baino gutiago gozagaitz iduritu zata. Eta gero, egin dut neure baitan, zorigaitza zerbaitetako on da. Orai ezaguna izan gabe banabilke, egintza aphal batzuetara eman, eta zirtzileriara jo dezaket hilkor xoilek bezala. Eta huna hemen, zu iduri iduri, dakusazun bezala! — Behar zinuke bederen urre-korona hura iragarr-arazi, edo komisarioaz galdegin-arazi. — Alafe, ez! Ontsa niz hemen. Bertzela ere ohoreak aspertzen nau. Azkenik bozkariorekin gogatzen dut olerkari gaixto zenbaitek bilduko duela eta ozarki buruan ezarriko. Zoriondun baten egitea, zer gozoa! eta oroz gainetik irri egin-araziko dautan baten! Gogora ezazu X, edo Z! Eztea hala! zein jostagarri izanen den!»
Poema xipiak laxoan |