Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007

 

XL

 

Miraila

 

         Gizon itsusiz izigarri bat sartzen da eta bere buruari mirailan so egiten du.

         — «Zergatik duzu zuhauri mirailan so egiten, eztezakezunez geroz zure burua atsekaberekin baizik ikus?»

         Gizon itsusiak ihardesten dauta: «— Jauna, 89ko prinzipio hil ezinen arauez, gizon guziak dretxoz berdin dira; badut beraz nihauri so egiteko dretxoa; atseginekin ala atsekaberekin, horrek eztu ikustekorik neure konzienziarekin baizik.»

         Zentzu onaren izenean, arrazoin nukeen; baina, legearen izenean, etzen hutsean.

 

Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007