Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007

 

VIII

 

Zakurra eta bottoila

 

         «Ene xakur ederra, ene xakur ona, ene ttette maitea, hurbil zaite eta zaugi hiriko usainon saltzale hoberenaren etxean erosi usain ezin hobe hunen usaintzera.»

         Eta zakurra, buztana jauzteka, hori baita, uste dut, izaite gaizo horien baitan, irria eta irriñoa balio dituena, hurbiltzen da eta bere sudur bustia bitxiki ezartzen du bottoila idekiaren gainean; gero, bapatez iziturik gibelera eginez, ehausiaka hasten zata, erasiatzeko moldean.

         «— Ha! zakur urrikalgarria, gorotz meta bat eskaini baldin banauzu, atseginekin usainduko zinuen eta behar bada iretsiko. Horrela, zuk, ene bizi trixteko lagun ahalgegarria, baduzu publikoaren egite, ehoiz ezpaitzako aspertzen duten usain on goxorik aitzineratu behar, baina arthoski hautatu satsukeriak.»

 

Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007