1821-04-09 / 1867-08-31
Charles Baudelaire

Baudelaire, Charles. Idazle frantsesa (Paris, 1821 - Paris, 1867). Aita 1827an hilik, haren ama Aupick komandantearekin ezkondu zen ondoko urtean. Charles ez zen sekula ondo etorri militarrarekin. Lionen (1832-1836) eta Parisen (1836-1839) ikasketak egin ondoren, hirian egiten zuen bizitza askea familiaren eskandalugarri gertatu zen, eta aitordeak itsasoan luze bidaiatzera behartu zuen (1841-1842); hala, Antilletaraino iritsi zen eta baita hango munduarekin zaletu ere. Frantziara itzulirik, lehengo bizitza bohemiora itzuli zen berriro (ordukoak dira, 1842, Jeanne Duval «Venus beltza»rekiko harreman liskartsuak), idazle eta artista taldeekin harremanak zituen bitartean. Arte kritiko zorrotz agertu zen Salons (1845, 1846 eta 1859) eta Curiosités esthétiques (1868) izenburupean bilduriko artikuluetan. Halatan, Baudelairek Delacroix-en alde egin zuen, Wagner-en balioa ulertu eta Thomas de Quincey ezagutzera eman zuen. Edgar Allan Poerengan anaia bikia aurkitu zuen: haren itzultzaile bikaina izan zen (1852-1865). Hamabost urtez landu ondoren, 1857an, bere lanik ezagunena argitaratu zuen: Les fleurs du mal poema liburua, berehala aurkako auzia eragin zuena «moral publiko eta ohitura onei egindako irainengatik». 300 liberako isuna ordaindu eta liburuko sei poema kentzera kondenatu zuten, baina poetak etsi beharrean liburua osatzeari ekin zion, halako moldez non 1861eko argitalpenak 35 poema gehiago bildu zuen. Garai hartantxe, 1857tik aurrera, hasi zen Petits poèmes en prose delakoa (edo Le Spleen de Paris) argitaratzen, osoki 1869an argitaratu zena. Ordukoa da, orobat, De Quinceyren eragina ageri duen Les paradis artificiels (1858-1860). Bere lan guztiak nork argitaratu aurkitzeko itxaropenez Belgikara joan zen 1864eko apirilean. Nahi zuena lortu ez izanak etsipen sakona ekarri zion; pairatzen zuen gaitzak ere, sifiliak, arazo larriak sortzen zizkion. Urtebeteko elbarritasuna eta afasia jasan ondoren Parisen hil zen, berrogeitasei urte zituela. Hil ondoren haren Journaux intimes (1909) agertu ziren, bi sailek osatua (Fusées eta Mon coeur mis à nu). Baudelairek XIX. mendeko frantses literatura inarrosten duten elkarren aurkako bi joeren sintesia egin zuen: literatura jarrera etiko baten adierazle gisa hartzen duena eta literaturan estetika hutsa ikusten duena. Baudelairek sinbolismotik surrealismoraino doan poesia modernoaren hastapenak agertarazi zituen.
Gaitzaren loreak
itzul.: Patxi Apalategi
Balea Zuria, 2020
armiarma.eus, 2007
Andre erraldoia
itzul.: Bernardo Atxaga
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Arrotza
itzul.: Bernardo Atxaga
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Gizona ta itxasoa
itzul.: Iokin Zaitegi
Hegats-3, 1990
Iluntzea
itzul.: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, 1985
Pamiela
Itsaso billa, beti gixon aske ori
itzul.: Lauaxeta
Euzkadi - 5765, 1931
Biok zarie ixilkor eta lañotsubat
itzul.: Lauaxeta
Euzkadi - 5765, 1931
KRITIKAK
Gaitzaren loreak – Jose Luis Padron, Bilbao (2021-06)
Gaitzaren loreak – Joannes Jauregi, Berria (2020-05-31)
Gaitzaren loreak – Javier Rojo, El Diario Vasco (2020-05-23)
Gaitzaren loreak – Igor Estankona, Deia (2020-04-18)
La Fanfarlo – Anjel Lertxundi, El Diario Vasco (1991-12-18)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa