|
Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire
Poema xipiak laxoan
(Parisko gogo ilundura)
Charles Baudelaire-ren
Jean-Baptiste Orpustan-ek euskarara itzuliak
Charles Baudelaire-ek (1821-1867) Pariseren poeta izan nahi du, zuen oraikotasun «erromantikoan» eta aro eta leku hortan poetaren «zorigaitzeko gogoan», laster «madarikatua» erranen denean. Rousseau zukeen gogoan une batez ukan zuenean 1857-an, Gaitzaren Lore-tarik berehala, hasia zuen bildumari Ibiltzale bakartua izenburuaren emaiteko xedea, Hitz laxoko poemak bilakatu aitzin 1861ean, Parisko gogo ilundura 1862an, azpiizenburutako geldituko dena 1869an, Baudelaire hil eta bi urte berantago Poema xipiak laxoan agertuko direnean. Poema horiek baino ezer ezta bizkitartean Rousseau-k azken zorionak hartan aurkitzen zituen naturalezari beha egoitetik urrtinago. Elgarrizketa laburrenetik Edgar Poe-ren arako ipuinen neurrirano, eskaintzak iragartzen duen gaietako aldatzean, Baudelaire-ek erraiten ditu, estilo bizi eta preseski bere mundua duen aro hartako burjesiaren aldera oldetsu batean ere, gogamenak, antsiak, ederrezko ametsak, beti bertze nunbait ezin aurki baten bila.
Poema xipiak laxoan |