Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007

 

XLI

 

Portua

 

         Portu bat egoitza xoragarria da biziko guduez akhitua den arima batendako. Zeruaren zabalak, hedoien eraikuntza geldiak, itsasoaren margo aldakorrak, itsasargien dirdirak, badagite prisma miragarri bat begien jostatzeko gai dena nehoiz akhitu gabe. Untzien itxura lerdenek, bere apaileria nahastekatuan, sagailoak zalantza ezti batean higitzen dituela, on dira arimaren atxikitzeko neurkadaren eta edertasunaren guran. Eta gero, oroz gainetik, halako atsegin mixteriozko eta arixtokratiko bat bada ikusi-nahirik ez handi-nahirik eztuenarendako, ikustegian etzanik ala kaiari ukondoz, abiatzen direnen eta itzultzen direnen, oraino nahi ukaiteko indarra, bidaiatzeko ala aberasteko gutizia dutenen harat-hunarat horier guzier beha.

 

Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007