Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007

 

XXXIII

 

Mozkor zaitezte

 

         Beti mozkorra izan behar da. Guzia hortan da: egiteko bakarra da. Soingainak hausten dauzkitzueten et lurrera gurtzen zituzten Aroaren zama lazkarriaren ez senditzeko, behar duzue gelditu gabe mozkortu.

         Baina zertaz? Arnoz, poesiaz ala bertutez, zuen nahitara. Baina mozkor zaitezte.

         Eta batzuetan, palazio bateko mailetan, zuen ganbarako bakartasun aspergarrian, atzartzen baldin bazirezte, mozkordura ja xipitua edo ezeztatua, galda ezozue haizeari, uhainari, izarrari, xoriari, erloiari, ihes doan orori, auhenetan den orori, dabilan orori, kantuz ari den orori, mintzo den orori, galda zer oren den; eta haizeak, uhainak, izarrak, xoriak, erloiak, ihardetsiko dautzuete: «Mozkortzeko ordu da! Aroaran esklabo oinazkatua ez izaiteko, mozkor zaitezte ethengabe! Arnoz, poesiaz ala bertutez, zuen nahitara.»

 

Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007