Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire
euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007
XLIV
Salda eta hedoiak
Ene eroxka maite-maiteak auhaltzera bazematan, eta jateko salako leiho idekitik, beha nindagon Jainkoak hedoiekin egiten dituen arkitektura higikorrer, ezin hunkiak diren eraikuntza mirazkoer. Eta banion neure baitan, behatzearen artetik: «Lilluramenduzko gauza horiek oro ene maite ederraren, begi muskerrekilako eroxka izigarri hunen begiak bezain ederrak dira,»
Eta bapatez ukaldi bortitz bat senditu nuen bizkarrean, eta mintzo erlats eta xoragarri bat entzun, mintzo izteriko et’aguardientez erkastu bezalako bat, ene maite-maite xipiaren mintzoa, baitzion: «Janen duzua berehala zure salda, hedoi maitale itsusi txarra?»
Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire
euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007