Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007

 

XXXIX

 

Zaldi arrazakoa

 

         Ontsa itsusia da. Atsegingarria da bizkitartean! Aroak eta Maitasunak bere aztaparrez marratua dute eta bortizki erakatsia daukote minuta bakoitzak eta musu bakoitzak zer duten gaztetasunetik eta frexkotasunetik eremaitean.

         Zinez itsusia da; zinaurria, ainharba, nahi baduzu, korphezur ere; baina ere edaria, larderia, sorginkeria! oro har, hautekoa da.

         Ezin dauko Aroak urratsaren harmonia phindarduna hautsi ez eta soineko egituraren aphaintasun ezin hondatua. Eztauko Maitasunak haur hatsaren goxoa aldatu; et’Aroak eztauko ereman hartarik usain horailetan Iguzkialde frantzeseko bizitasun debruzko guzia jalgitzen zakon ile-khima nasaia: Nimes, Aix, Arles, Avignon, Narbona, Tolosa, iguzkiaz benedikatu hiriak, maitale ’ta xoragarri.

         Aroak eta Maitasunak auherretan dute hortzikatuz ausiki; jeus eztute xipitu haren ugatz mutilarakoak, ageri gutian baina betiereko, duen xoragarritik.

         Higatua behar bada, ez alta akitua, eta beti bihoztun, gogora-arazten ditu egiazko afizionatuaren begiak ezagutzen dituen zaldi arrazako hek, alokako karrosa bati edo orga phizu bati estekatuak direnean ere.

         Eta gero hain da eztia eta suharra! larrazkenean maite den bezala maite du; badiduri neguaren hurbiltzeak su berri bat phizten duela haren bihotzean, eta haren phereku ezti zerbitzariek ehoiz eztute akhigarririk jeus.

 

Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007