Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007

 

II

 

Atxoaren etsipena

 

         Atxo xahar ximurtua dena bozkariatua senditu zen bakoitzak besta egiten zaukon, jende guziek laket izan nahi zaukoten haur pollit haren ikustean; izaite pollit hura, atxo xaharra bera bezain beratza, eta hura bezala ere hortzik eta ilerik gabe.

         Eta hurbildu zizakon, irriño batzu eta begitarte joko gozagarri batzu egin nahiz.

         Baina haurra harritua zalapartan ari zen emazteki zahar okituaren pherekuen azpian, eta etxea bere garrasiez betetzen zuen.

         Orduan atxo ona baztertu zen betiereko bakartasun batera, eta zoko batean nigarrez ari zen, bere buruari ziola:

         — «Ha! guretako, ema-zahar zorigaitzekoak, laket izaiteko adina iragana da, ogengaber ere; eta maitatu nahi ditugun haur ttipien baitan lazta dugu sortzen!»

 

Poema xipiak laxoan
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Jean-Baptiste Orpustan
Atlantica, 2007