euskarari ekarriak

1.286 idazle / 3.439 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1907-02-21 / 1973-09-29

W.H. Auden

hil zen duela 43 urte

Auden, Wystan Hugh. Poeta eta antzerkigilea (York, 1907 - Viena, 1973). Jaiotzez britainiarra, Estatu Batuetan literatura irakasle egon eta 1946an amerikar hiritartasuna hartu zuen. Espainiako gerra zibilean esku hartu zuen Errepublikaren alde. Thomas Mannen alabarekin ezkondua (1938). Oxforden poesia irakasle izan zen (1956). Audenen lan poetikoa 30. hamarkadako ingeles errealismoan kokatzen da, Eliot oinarri hartu eta erradikalizazio kritikoaren zentzuan gainditzen duen higikundearen barne. Kierkegaarden eragina erakusten du lau poema luzeetan: New Year Letter edo The Double Man (1941), For the Time Being (1944), The Age of Anxiety (1947), Nones (1951). Geroko lanetan, The Shield of Achilles (1955) eta Homage to Clio (1960) hitz jokoetan aberats ageri dira. Ch. Isherwood-ekin batera hiru antzerki lan burutu zituen: The Dog Beneath the Skin (1935), The Ascent of F 6 (1936) eta On the Frontier (1938). Kritika eta saioaren alorra ere landu zuen: The Dyer's Hand (1963).

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Akilesen ezkutuaau

itzul.: Lur erredakzioa

Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999

Poemak

itzul.: Juanjo Olasagarre

Susa, 1994

Erreferentziak 12

Forma fin bat ikus dezazuenean

itzul.: Joseba Sarrionandia

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, 1985

Pamiela

1916-09-29 / 2000-04-29

Antonio Buero Vallejo

jaio zen duela 100 urte

Buero Vallejo, Antonio. Espainiar antzerkigilea (Guadalajara, 1916). Errepublikaren aldekoa eta marxista, gerra bukatu ondoren heriotzera kondenatua, 1947an barkatu zioten zigorra. Pintorea eta marrazkigilea hasieran, berea da Gabriel Hernándezi hil aurretik kartzelan zegoela egindako erretratu ezaguna. Gero antzertia hartu zuen adierazpide bakartzat. 1949an Lope de Vega saria lortu zuen, eta era horretara bere lehen lana, Historia de una escalera, aurkeztu zuen. Hasieran antzerki existentziala eta errealista zena, eduki sozial eta politiko ageriagoz bete zen denbora pasa ahala, baliabide berriekin. Zenbait lan: En la ardiente oscuridad (1950); Hoy es fiesta (1956); Las cartas boca abajo (1957); Un soñador para un pueblo (1958); El concierto de San Ovidio (1962); La doble historia del doctor Valmy (1964ean debekatua, 1976an antzeztua); Llegada de los dioses (1971); La Fundación (1974); Diálogo secreto (1984).

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Illunpe goritan

itzul.: Maria Dolores Agirre

, 1973

1912-09-29 / 1994-07-21

Pere Calders

jaio zen duela 104 urte

Calders, Pere. Idazle katalana (Bartzelona, 1912). Lehen ipuinak (El primer arlequí) 1936an argitaratu zituen. Espainiako gerra zibila amaitu zenean Mexikora jo behar izan zuen ihesi. Bertan Cròniques de la veritat oculta (1955, Ezkutuko egiaren kronikak) liburua argitaratu zuen. Kataluniara itzuli ondoren bi eleberri (L'ombra de l'atzavara, 1964, eta Ronda naval sota la boira, 1966, Lainopeko itsas erronda) eta kontakizun bilduma bat (Aquí descansa Nevares, 1967) argitaratu zituen. 1978an Invasió subtil i altres contes ipuin bilduma eman zuen eta 1983an Tot s'aprofita liburua. Urte berean, berriz, argitaratu ziren bere Unitats de xoc, gerra zibilean (1938 urtean) idatzi zuen egutegia eta egin zituen marrazkiak azaltzen diren liburua. Kontakizun laburrak landu zituen batik bat.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Hemen du atseden Nevaresek

itzul.: Antton Olano

Erein-Igela, 2016

Literatura Unibertsala 169

Gauzen matxinada

itzul.: Joakin Balentzia

Korrok-11, 1988

Tramite arazoak

itzul.: Joseba Sarrionandia / Mitxel Sarasketa

Hamairu ate, 1985

Elkar

1839-06-21 / 1908-09-29

Machado de Assis

hil zen duela 108 urte

Machado de Assis, Joaquim Maria. Idazle brasildarra (Rio de Janeiro, 1839 - Rio de Janeiro, 1908). Lehenik antzerki lanak idatzi zituen, geroago olerkia landu zuen gehienbat, eta azkenik eleberriek eman zioten ospea. Brasilgo literaturaren maisu nagusitzat hartu izan da. Crisalidas poema bildumarekin (1864, Beldarrak) lortu zuen ospea. Memórias póstumas de Bráz Cubas eleberriarekin (1881, Blas Cubas-en hil ondoko oroitzapenak) bere garaiko literaturaren konbentzioak hautsi zituen. Kritikari askoren iritzian, eleberri horretan du iturburua Hego Ameriketako literaturaren errealismo fantastiko izeneko joerak. Geroztik beste bi eleberri handi idatzi zituen: Quincas Borba (1891) eta Dom Casmurro (1900), bere obra nagusitzat hartzen dena. Kontakizun laburrak, Esaú e Jacó (1904) eta Memorial de Aires (1908); eta ipuinak ere idatzi zituen. Contos fluminenses (1872, Rio de Janeiroko ipuinak), Histórias da meia-note (1873, Gauerdiko ipuinak), Papéis avulsos (1882, Paper hautatuak), Histórias sém data (1884, Datarik gabeko kontakizunak), Várias histórias (1896) eta Páginas recolhidas (1899). Brasilgo Hizkuntz Akademiaren lehenengo lehendakaria izan zen (1986).

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

On Casmurro

itzul.: Josu Zabaleta

Alberdania-Elkar, 2009

Literatura Unibertsala 145

Alienista

itzul.: Joseba Urtega

Igela, 1990

Literatura 2

1840-04-02 / 1902-09-29

Emile Zola

hil zen duela 114 urte

Zola, Émile. Frantziar idazlea (Paris, 1840 - Paris, 1902). Idazle naturalista nagusitzen jotzen da. Diru eskasia zela eta, gazterik hasi zen argitaletxe batean lanean; gero, kazetaritzan ihardun zuen. 1880an, Maupassant, Huysmans, Céard, Alexis eta Henniquerekin batera, kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, Les soirées de Médan (Medango gaualdiak) izenburupean. Liburu hura hartu zen naturalismoaren aitzindaritzat. Bestela ere, gizarteko gatazketan parte hartu zuen; gizartean oihartzun handia sortu zuen gertaera Dreyfus auziarena izan zen. Auzi hartan, Zolak Dreyfusen errugabetasunaren alde idatzi zuen (1898, J'accuse; Salatzen dut). Zolaren lehen eleberri famatua Thérèse Raquin (1867) izan zen. 1871-1893 urte bitartean, Zolak eleberri sail bati ekin zion, familia bateko kideen bizitzaren inguruan, haien eritasunekin eta bizioekin. Sailaren izena zen Les Rougon-Macquart, histoire naturelle et sociale d'une famille sous le second empire, eta 20 eleberri argitaratu zituen. Sail horren barruan bereziki aipatzekoak dira: Le ventre de Paris (1873, Parisen sabela), L'assommoir (1877, Taberna), Nana (1880), Au bonheur des dames (1883, Emazteen zoriona), Germinal (1885), La bête humaine (1890), La débacle (1892). Eleberri sail hori bukatu eta gero, Trois villes trilogiari ekin zion (1894, Lourdes; 1896, Roma; 1898, Paris). Beste lau eleberriko sail bati ekin zion, Les quatre évangiles, baina heriotzak ez zion bukatzen utzi. Zolaren asmoa izan zen bere garaiko (II. inperioa eta III. errepublika) bizitza pribatuaren historia egitea, Balzac-ek bere garaikoa egin zuen bezala. Gizakiaren jokamoldeak azaltzeko eragin handia izan zuten Zolarengan Taineren determinismoaren teoriak eta Darwinen heredentziari buruzkoak; eta saiatu zen zientzien metodo esperimentala Claude Bernarden haritik literaturara eramaten. Zolaren estetikari buruzko iritziak Le Roman expérimental (1880) saioan dira bildurik.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Parisen sabela

itzul.: Karlos Zabala

Elkar Alberdania, 2004

Literatura Unibertsala 111

Salatzen dut...!

itzul.: Iñigo Aranbarri

armiarma.eus, 2002

Nana

itzul.: Lur erredakzioa

Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999

1864-09-29 / 1936-12-31

Miguel Unamuno

jaio zen duela 152 urte

Unamuno y Jugo, Miguel de. Euskal Herriko idazlea eta filosofoa (Bilbo, 1864 - Salamanca, 1936). Batxilergoa Bilbon ikasi ondoren, Filosofia eta Letrak karrera Madrilen egin zuen. 1883an karrera amaiturik, hurrengo urtean doktore titulua lortu zuen Crítica del problema sobre el origen y prehistoria de la raza vasca izeneko tesiarekin. 1888an Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedra sortu zuen eta hura lortzeko lehiaketan parte hartu zuen, besteren artean R. M. Azkuerekin eta S. Aranarekin. 1891n Salamancako unibertsitateko grezierako katedra lortu zuen. Gaztetan euskaltzale azaldu bazen ere 1901ean Bilbon emandako hitzaldian euskara mundu modernorako ezgai zela iritzita, bere hizkuntza alde batera uzteko aholkatzen zien euskaldunei. Urte berean Salamancako errektore izendatu zuten, baina 1914an kargu hartatik kendu zuten behin eta berriro gobernuaren aurka azaltzeagatik. 1924an Primo de Rivera jeneralaren gobernuak katedratik bota eta Fuerteventura (Kanariak) uhartera erbesteratu zuen. Lau hilabete han eman ondoren, Frantziara ihes egin zuen. Lehen Parisen eta gero Hendaian kokatu zen. 1930ean, Primo de Riveraren diktadura jautsirik, Espainiara itzuli zen eta Salamancako unibertsitateko errektore egin zuten berriro (1931). II. Errepublikako Gorteetako diputatu hautatua izan zen. 1936an ez zen militarren matxinadaren aurka irten eta haiek, jadanik jubilaturik zegoela, errektore izendatu zuten berriro, nahiz eta Millán Astray-rekin izandako eztabaida publikoaren ondorioz kargua kendu zioten eta bere etxean atxilotua eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen. Obra eta pentsamendua. Dogmatismo ororen aurkakoa zen Unamuno, arrazoiaren, sentimenaren eta fedearen arteko tentsioa da bere obraren ezaugarri nagusia: gizakiaren hilezintasun irrikia arrazoiak eta errealitateak ukatua da, eta fedeak bakarrik lagun diezaioke gizonari; borroka hori -berak agonia deitzen zuen- da Unamunoren saioen eta eleberrien gai nagusia. Kierkegaard-en pentsamoldetik hurbil dago Unamuno, eta lehen existentzialisten artean ezarri ohi da. Inolako dotrinarik sortu gabe eragin handia izan zuen garai hartako espainiar intelektualetan. Saio garrantzitsuenak: Vida de Don Quijote y Sancho (1905); Del sentimiento trágico de la vida en los hombres y en los pueblos (1913); La agonía del cristianismo (1925). Soiltasuna da Unamunoren eleberrien bereizgarria, ez dute deskribapenik ez ohituren irudikapenik, barne dramak dira askotan, Europan garai hartan egiten zen literatura berrienaren ildotik moldatuak. Amor y pedagogía (1902); Niebla (1914); Tres novelas ejemplares (1920); Abel Sánchez (1917); La tía Tula (1921); Cómo se hace una novela (1925); San Manuel Bueno, mártir (1933) dira Unamunoren eleberri nagusiak. Halaber, haren izpirituaren kezken berri ematen dituen poesia liburuak ondu zituen, besteak beste: Poesías (1907); Rosario de sonetos líricos (1912); El Cristo de Velázquez (1920). Antzerkia eta bidaia liburuak ere argitaratu zituen.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Zazpi soneto

itzul.: Luis Mari Mujika

Egan, 2013

3-4

Exilioaren sonetoak

itzul.: Jean Louis Davant

Maiatz, 2013

Laino

itzul.: Mikel Garmendia

Elkar, 1998

Literatura 184

Kristautasunaren agonia

itzul.: Xabier Kintana

Elkar, 1996

Bizitzaren sentimendu tragikoaz

itzul.: Xabier Kintana

Klasikoak, 1994

Pentsamenduaren Klasikoak

Abel Sánchéz

itzul.: Miren Arratibel, Aintzane Atela

Ibaizabal, 1992

Literatura Unibertsala 12

Lezea

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 126, 1989

Ateoaren otoitza

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 126, 1989

Neure 70 urte betetzerakoan

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 120, 1988

Gure ixillekoa

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 120, 1988

Euria dala Bilbotik urteeran 1910'ko irailaren 20'an

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 120, 1988

Erioaren bizitza

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 121, 1988

Erio

itzul.: Anjel Bidaguren

Zer - 120, 1988

Unamuno Rizal-i begira

itzul.: Patxi Apalategi

Baroja, 1986

Bizkaia nire lurreko mendiak

itzul.: Sabin Muniategi

Zer - 75, 1984

Bizkaia. Nire lurreko mendiak

itzul.: Sabin Muniategi

Olerti, 1984

Urte joankorrak

itzul.: Sabin Muniategi

Olerti, 1984

Irakur, irakur, irakur

itzul.: Sabin Muniategi

Olerti, 1984

Non eskutu zara, Janko?

itzul.: ?

Aranzazu, 1982

Lau poema

itzul.: Lino Akesolo

Egan, 1970

Buru ta biotz

Karmel, 1968

Egizu, Aita, nitzat atea andiago

itzul.: Lino Akesolo

Zeruko Argia - 135, 1965

Aingeru bat, yayotzan albistari izana

itzul.: Lino Akesolo

Zeruko Argia - 135, 1965

Logos

itzul.: Santi Onaindia

Olerti, 1964

Igaro zirean

itzul.: Santi Onaindia

Olerti, 1964

Eremuan

itzul.: Santi Onaindia

Olerti, 1964

Zugatz bakartia

itzul.: Sabin Muniategi

Olerti, 1964

1547-09-29 / 1616-04-22

Miguel de Cervantes

jaio zen duela 469 urte

Cervantes Saavedra, Miguel de. Idazle espainiarra (Alcala de Henares, 1547 - Madril, 1616). Ez da haren bizitzari buruzko gauza askorik ezagutzen. Valladolideko eta Madrilgo unibertsitateetan ari izan zen. Acquaviva kardinalearen zerbitzari gisa, Erromara joan eta soldadu ibili zen. Lepantoko guduan parte hartu zuen eta, turkoek atxilotu ondoren, bost urte eman zituen Aljerko presondegian. Espainiara itzulita, ezkondu eta funtzionari lanetan hasi zen, baina arazoak izan zituen justiziarekin. Lehen eleberria nobela pastoralen generokoa izan zen, La Galatea (1585). Askoz geroago idatzi zuen El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha (lehen zatia 1605ean argitaratu zen eta 1615ean bigarrena), mundu osoko literaturan guztiz ospetsu bihurtuko zen obra. 1613an Novelas Ejemplares izeneko kontakizunak plazaratu zituen. Bi mota bereiz daitezke horietan; egilearen amodiozko abenturak islatzen dituztenak: La española inglesa, El amante liberal eta, errealismoz eta psikologia handiz, gizartearen hainbat alderdi ukitzen dituzten obrak: Rinconete y Cortadillo, El coloquio de los perros. 1614en, poema liburu bat (Viaje al Parnaso), komediak (zortzi) eta «entremes» delakoak (zortzi) argitaratu zituen Cervantesek. Hil zenean, Los trabajos de Persiles y Segismunda eleberria utzi zuen.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Eredu nobelak

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2007

Andre Kornelia

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2006

Amorante eskuzabala

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2006

Espainiar andere ingelesa

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2006

Bi neskatoak

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2006

Odolaren indarra

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2006

Kristal Lizentziatua

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2005

Extremeño jeloskorra

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2005

Don Kijote Mantxako

itzul.: Pedro Maria Berrondo / Patxi Ezkiaga

Hiria, 2005

Gezurrezko ezkontza eta Zipionen eta Bergantzaren elkarrizketa

itzul.: Lukas Dorronsoro

Baroja, 1990

Txukundari argia

itzul.: Lukas Dorronsoro

Baroja, 1989

Ijito nexka

itzul.: Lukas Dorronsoro

Baroja, 1988

Rinkonete eta Kortadillo

itzul.: Lukas Dorronsoro

Baroja, 1987

Don Kixote Mantxakoa

itzul.: Gabriel Aresti

Susa, 1986

Arestiren lanak 9

Don Kixote Mantxako II

itzul.: Pedro Mari Berrondo

Itxaropena, 1985

Don Quijote nola gaxotu zan , bere azken gogoa, ta nola il zan

itzul.: Kidin Muxika Oyarbide

Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, 1978

Don Kixote Mantxako I

itzul.: Pedro Mari Berrondo

Itxaropena, 1976

Kijote Jaunaren 2garren zatiko XLV, XLVII, XLIX, LI eta LIIIgarren atalak

itzul.: Gabino Garriga

Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, 1964

Kijote Jaunaren IX. kapitulua

itzul.: Agustín Anabitarte

RIEV, 1929

Kijote Jaunaren IX. kapitulua

itzul.: Juan Garbizu

, 1929

Euskaldun zutiñak eta mantxatar bulardetsuak alkarrekin egindako burruka arrigarria amaitu eta azkentzea

itzul.: Xabier Lizardi

RIEV, 1929

Non etsia ematen zaion euskaldun lerdenak eta mantxatar kementsuak elkarrekin izan zuten arrigarrizko garaikeriari

itzul.: Aingeru Irigarai

RIEV, 1929

Emen amaitzen da euskaldun lerden ta mantxatar bulartsuaren arteko burruka

itzul.: Buenaventura Oieregi

RIEV, 1929

Euskaldun bipilak eta mantxatar bizkorrak izan zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra

itzul.: Orixe

RIEV, 1929

1942-09-29 / ...

Donna Leon

jaio zen duela 74 urte

[Idazleari buruzko informazioa]

Heriotza La Fenicen

itzul.: Koro Navarro

Erein, 2010

Uzta gorria

Heriotzarako jantzita

itzul.: Jesus Lasa

Erein, 2009

Hitzorduak

Irailak 30: Azken hitzordua Ean

Irailak 30: Mrs. Hemingway Iruñean

Azken kritikak

Ixtorio hautatuak
Roald Dahl

itzul.: Luis Berrizbeitia
Aritz Galarraga

Zero K
Don DeLillo

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Javier Rojo

Elurte amaiezina
Agustin Fernandez Paz

itzul.: Xabier Aranburu
Javier Rojo

Metamorfosia
Franz Kafka

itzul.: Anton Garikano
Alex Gurrutxaga

Poesia kaiera
Angel Gonzalez

itzul.: Gerardo Markuleta
Alex Gurrutxaga

Sumisioa
Michel Houellebecq

itzul.: Gerardo Markuleta
Javier Rojo

Ulises
James Joyce

itzul.: Xabier Olarra
Anjel Lertxundi

Sumisioa
Michel Houellebecq

itzul.: Gerardo Markuleta
Edorta Jimenez

Farorantz
Virginia Woolf

itzul.: Anton Garikano
Alex Gurrutxaga

Poesia kaiera
Audre Lorde

itzul.: Danele Sarriugarte
Igor Estankona

Azken sarrerak

2016 Iraila

T.S. Eliot
Bost poema

Antenor Firmin
Giza arrazen berdintasunaz

2016 Abuztua

Marina Tsvetaieva
Bukaeraren poema

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

Lezama Lima
Paradiso (pasarte bat)

2016 Uztaila

Mikhail Lermontov
Poemak

Ludmila Petruxevskaia
Katuek bai zorte ona

Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna

2016 Ekaina

Paco Urondo
Zortzi poema

Vercors
Itsasoaren isiltasuna

2016 Maiatza

Brendan Behan
Hiru poema

Josep Romanilha
Cucugnango medikua

Mario Benedetti
Hamahiru poema

Stanislaw Jerzy Lec
Aforismoak

Haroldo Conti
Anaia baten heriotza

Padraig Mac Piarais
Hamar poema

2016 Apirila

Akram Aylisli
Bihotzak baditik horrelako gauzak

Pazkoko Altxamendua
Bi poema

Gabriel Celaya
Zazpi poema

Jose Revueltas
Inor gabeko hizkuntza

Annie Vivanti
Lau poema

Milan Kundera
Bi ipuin

2016 Martxoa

Virginia Woolf
Gela bat norberarena

Audre Lorde, Angel Gonzalez, Paul Celan
Munduko Poesia Kaierak

Blas de Oteroren
mendeurrena

Anna Akhmatova
Requiem

2016 Otsaila

Julian Barnes
Lurraren mailan

Bernard Dadie
Zortzi poema

2016 Urtarrila

Ashraf Fayadh
hamazazpi poema

Louise Michel
Komuna

[Sarrera guztiak ikusi]